Nabigatzailearen segurtasuna
Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke
segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun-ziurtagiriak behar
dituzu eta, seguru asko, segurtasun-modulu bat. Hori zure SIM txartelean egon daiteke
erabilgarri. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun-moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo telefonoan
deskargatutako autoritate ziurtagiri-emaileen edo erabiltzaile-ziurtagirien zerrenda
ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
>
Segurt.-mod. ezarp.
,
Baimen ziurtagiriak
edo
Erabiltz. ziurtag.
.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software instalazioarekin
lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren, ziurtagiri horiek
zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal
izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki
behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen
badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data
eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa
dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.