Nokia 6303i Classic - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

60 Aholku ekologikoak

background image

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin, honako kudeatzaileekin babestutako edukiak atzitu ditzakezu:

WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 blokeoa, eta OMA DRM 2.0. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki

honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko

eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure telefonoan berriztea saihets dezake. DRM software hori

baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziaren eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi

Suiteko funtzioa.

Beste transmisio metodo batzuek ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentzia

berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren memoria

formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo edukia galtzeak,

zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi

ahal izango da.