Sarbide kodeak
Zure telefonoak sarbide-kodeak eta segurtasun-ezarpenak nola erabiltzen dituen
ezartzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
>
Sarbide kodeak
.
•
Segurtasun-kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen laguntzen du.
Kode lehenetsia 12345 da. Kodea alda dezakezu, eta telefonoak kodea eskatzeko
Piztea 11
aukera ezar dezakezu. Zenbait eragiketa burutzeko segurtasun-kodea derrigorrez
sartu behar da, ezarpenak edonola zehaztuta izanda ere, adibidez, jatorrizko
ezarpenetara leheneratzeko segurtasun-kodea behar da. Gorde kodea ezkutuan,
leku seguru batetan eta telefonotik urrun. Kodea ahaztu baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, hornitzailearen zenbait zerbitzu beharko ditu. Kostu
gehigarriak sor daitezke, eta agian telefonoko datu pertsonal guztiak galduko dira.
Informazio gehiagorako, jar zaitez Nokia Care edo zure telefono merkatariarekin
harremanetan.
•
PIN kodea, SIM txartelarekin eskuratzen dena, txartela baimenik gabe erabiltzea
ekiditeko da.
•
PIN2 kodea, SIM txartel batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu jakin batzuetara
sartzeko erabiltzen da.
•
PUK eta PUK2 kodeak SIM txartelarekin eskura daitezke. PIN kodea hiru aldiz jarraian
oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK kodea SIM txartelarekin jaso ez
baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.
•
Murrizketetarako pasahitza beharrezkoa da telefonoan dei-murrizketa zerbitzua
erabiltzeko (sareko zerbitzua).
•
Arakatzailearen segurtasun-moduluko ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
>
Segurt.-mod. ezarp.
.