Segurtasun-ezarpenak
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
.
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak blokeatzea,
erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan programatutako
larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago. Deiak blokeatzeko eta deiak desbideratzeko
moduak ezin dira aldi berean gaituta eduki.
Hautatu hurrengoetatik:
PIN kode eskaera edo UPIN kode eskaera — Gailua pizten den bakoitzean PIN edo
UPIN kodea eskatzeko moduan ezarri. SIM-txartel batzuek ez dute kode eskaera
desaktibatzen uzten.
Dei-murrizketa zerb. — Galarazi hartzaile jakin batzuei deiak egitea edo haien deiak
jasotzea (sareko zerbitzua). Debeku pasahitza behar da.
Markatze finkoa — Galarazi hautatutako telefonoetara deiak egitea SIM-txartelak
onartzen badu. Markatze finkatua aktibatuta dagoenean, GPRS konexioak desgaituta
egoten dira testu-mezuak GPRS bidez bidaltzerakoan. Kasu honetan, mezu zentroaren
zenbakia eta hartzailearen telefono zenbakia markatze finkatuaren zerrendan gehitu
behar dira.
Erabiltz.-talde itxia — Egin eta jaso ditzakezun deien telefono zenbakiak zehaztu
(sareko zerbitzua).
Segurtasun maila — Gailuan SIM-txartel bat sartzen den bakoitzean segurtasun kodea
eskatzeko, hautatu
Telefonoa
.
Sarbide kodeak — Aldatu segurtasun kodea, PIN kodea, UPIN kodea, PIN2 kodea edo
debeku pasahitza.
PIN2 kode eskaera — Ezarri gailua PIN2 kodearekin babestutako eginbide zehatz bat
erabiltzerakoan PIN2 kodea eskatzeko. SIM-txartel batzuek ez dute kode eskaera
desaktibatzen uzten. Baliteke aukera hori erabilgarri ez egotea, SIM-txartelaren
arabera. Xehetasunak jakin nahi izanez gero, jarri harremanetan zerbitzu-
hornitzailearekin.
Kodea erabiltzen — Bistaratu eta hautatu erabili nahi duzun PIN kode mota.
Baimen ziurtagiriak edo Erabiltz. ziurtag. — Ikusi telefonoan erabilgarri dauden
autoritate- edo erabiltzaile-ziurtagiriak.
20 Pertsonalizatu telefonoa
Segurt.-mod. ezarp. — Ikusi Segurt.-mod. xehet., aktibatu
Modulu PIN eskaera
edo
aldatu modulu PINa eta saioa hasteko PINa.