Nokia Map Loader
Nokia Map Loader ordenagailurako aplikazioarekin, mapak eta ahots bidezko gidaritza-
fitxategiak Internetetik deskarga ditzakezu. Telefonoa memoria nahikoa duen
memoria-txartela sartu behar duzu. Mapak aplikazioa erabili behar duzu eta mapak
behin behintzat arakatu Nokia Map Loader erabili aurretik, Nokia Map Loader
aplikazioak Mapak aplikazioaren historiaren informazioa erabiltzen duelako mapen
zein bertsio deskargatu behar duen egiaztatzeko.
Nokia Map loader instalatzeko, joan www.nokia.com/maps, eta jarraitu argibideak.
Mapak deskargatu Nokia Map Loader aplikazioarekin
1 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kablearekin edo Bluetooth
konexioaren bidez. Datu-kablea erabiliz gero, hautatu
PC Suite
USB konexio-
metodo gisa.
2 Ireki Nokia Map Loader zure ordenagailuan.
3 Hautatu kontinentea eta herrialdea edo eskualdea.
4 Hautatu mapak edo zerbitzuak eta deskargatu eta instalatu telefonoan.
Nokia Map Loader aplikazioaren Zerbitzua fitxan, nabigaziorako eta trafikoaren
informaziorako lizentziak eta bidai-gidak eros ditzakezu, bai eta mapak deskargatu ere.