Memoria txartela sartzea eta kentzea
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD txartelak
bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak erabiltzen ditu memoria
txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz bateragarriak ez izatea.
Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean
gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoa 8 GB arteko microSD txartelekin bateragarria da.
Lehen urratsak
7
Memoria txartela sartzea
1 Kendu atzeko estalkia.
2 Sartu txartela memoria-txartelen zirrikituan kontaktuak behera begira dituela, eta
bultza bere lekuan finkatu arte.
3 Jarri berriro atzeko estalkia.
Memoria txartela kentzea
Garrantzitsua: Ez atera txartela eragiketa batean txartela erabiltzen ari zaren
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Telefonoa piztuta dagoela ere ken edo ordezka dezakezu memoria-txartela.
1 Ziurtatu abian diren aplikazioek ez dutela memoria txartela erabiltzen.
2 Kendu atzeko estalkia.
3 Bultza memoria-txartelari barrualdera, blokeoa askatzeko, eta kendu memoria-
txartela.
4 Jarri berriro atzeko estalkia.