Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Hari gabeko Bluetooth teknologiarekin gailua 10 metroko (32 oin) barrutian dauden
Bluetooth gailu bateragarriekin konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Bluetootha
.
36 Konektatzea
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: SIM sarbidea, object push, fitxategi-transferentzia, entzungailua,
eskulibrea, sarbide orokorra, serieko ataka, objektu-truke orokorra, telefonozko
sareratzea, gailuaren IDa, kontaktuetarako sarbidea, zerbitzuak bilatzeko aplikazioa,
audio-banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola eta audio/bideo banaketa
orokorra . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea
ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak
erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek
telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
1 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
eta sartu izen bat zure telefonoarentzat.
2 Bluetooth konektagarritasuna aktibatzeko, hautatu
Bluetootha
>
Piztuta
.
ikurrak Bluetootha aktibatuta dagoela adierazten du.
3 Telefonoan audio-osagarriren bat konektatzeko, hautatu
Konekt. audio-osag.
eta
osagarria.
4 Zure telefonoa barrutian dagoen beste Bluetooth gailu batekin parekatzeko,
hautatu
Gailu parekatuak
>
Gehitu gailu berr.
.
5 Joan aurkitutako gailu batera eta aukeratu
Gehitu
.
6 Adostu pasahitz bat (16 karaktere artekoa) beste gailuaren erabiltzailearekin eta
sartu pasahitza zure gailuan. Konexioa ezartzeko, sartu pasahitza beste gailuan,
eskatutakoan.
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera gehiago
daude. Ez onartu Bluetooth konexioa konfiantzazko iturrietatik ez baldin badator. Beste
aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke. Honek ez die telefonoaren
gainerako funtzioei eragiten.
Ordenagailua Internetera konektatu
Bluetooth teknologia erabil dezakezu ordenagailu bateragarria Internetera
konektatzeko Nokia Ovi Suite softwarerik gabe. Gailuak Internetera konektatzeko gai
izan behar du (sareko zerbitzua), eta ordenagailuak Bluetooth teknologia onartu behar
du.
1 Ziurtatu gailua Internetera konekta daitekeela.
2 Parekatu zure gailua ordenagailu batekin Bluetooth konektagarritasuna erabiliz.
Gailuak automatikoki irekiko du Interneterako datu-paketeen konexio bat.