Ahots bidezko markatzea
Deitu kontaktuei Kontaktuetan gordetako izena esanda.
Ahots-komandoak hizkuntzaren araberakoak direnez, ahots bidezko markatzea erabili
aurretik, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Hizkuntza-ezarp.
>
Tel.aren
hizkuntza
eta zure hizkuntza.
26 Deiak egin
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu batean
edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez markatutako
deietan fidatzea.
1 Hasierako pantailan, eduki sakatuta eskuineko aukeraketa-tekla. Tonu labur bat
entzungo da eta
Hitz egin tonuaren ondoren
agertuko da.
2 Esan deitu nahi diozun kontaktuaren izena. Ahots-azterketak ulertzen bazaitu, bat
datozen izenen zerrenda bistaratzen da. Telefonoak zerrendako lehen izenaren
ahots-komandoa erreproduzitzen du. Komando zuzena ez bada, joan zerrendako
beste sarrera batera.